XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori normala da.

Seinale ona dela ere esango nuke.

Baina adin batera iritsiak garenok batasunaren inguruan sortutako eztabaidak geure begiez ikusi genituen eta asko eta asko eztabaida horietan buru-belarri sartuta ibili ere bai.

Borroka horietan ibilia dugu Labaien ere.

Ibilia eta erabilia.

Proposatzen zen batasun bidearen kritikatzaile izan genuen.

Oso kritiko, gainera.

Baina bide hori kritikatzen zutenekin ere, bere nolabaiteko bidelagunekin ere, kritiko ageri zaigu.

Labaienen euskara batuari buruzko pentsamoldea eta jarrera, egunkari eta aldizkarietako zenbait lanez aparte, bi liburuxkatan ematen zaigu:

bata Sasi-Batasuna. Mala letra y peor espíritu de una pseudo unificación, 48 orrialdeko liburuxka bat, 1972an agertua.

Arantzazuko bilera sonatutik lau urtera argitaratua, beraz.

Bigarrena, Alternativas para una factible unificación y desarrollo del euskera, 1984an argitara emana, Bergarako bileraren ondoren Latiegik eta Oñatibiak kaleratu zuten liburu lotsagabe eta iraingarriari aurre eginez.

Lehenbiziko liburuan, Labaien, Euskaltzaindiak Arantzazuko bilera hartan hartutako bidearen kontrako agertzen zaigu.

Pentsa daitekeenez, burruka pil-pilean, bero-bero zegoenean argitara emandako iritziak ezin izan hotzak.

Arantzazuko Biltzarra hizkuntzaren batzerakoan aldaketa txikiak egitera mugatu izan balitz, erraza izango zen akordio positibora iristea.

Baina baziren asmo maltzurrak, lehenagoko zenbait bileratan azaleratu zirenak eta ondorioz nahastea eta bateraezina suertatu ziren, Labaienen ustez.

Egiazki, Euskaltzaindiak ordurarte onartuak zituen ortografia legeek ez omen zuten funtsezko berrikusterik behar.

Hatxearen erabilera bera hain era absurdoan ezarri beharrik ere ez zen.

Azken batean, kaltegarritzat jotzen du, ortografia arauak hain sarri aldatzea.

LABAIEN, ERDIBIDEAREN ALDEKO

Labaienek erdibidean ikusten du bere burua euskara batuaren arazo honetan, bai 72ko liburuan bai 84koan.

Haren ustez, Arantzazuko Biltzarraren osteko zenbait gomendiok praktikan ondorio ekibokoak eta nahasteak sortzen zituen.

Euskal idazleen artean sortarazitako konponezinaz eta bateraezinaz gainera.

Horregatik, urtebete igaro ondoren Euskaltzaindiari txosten bat aurkeztu zion gauzak berrikus zitzan.

Urruntze eta liskar handiagoak uxatzeko, biltzar hartan presa handiegiz hartu omen ziren zenbait erabaki zuzendu beharra ikusten zuen.

Idatzi hartan hatxearen erabilera neurri batean onartzeko prest dugu, adiskidantzako konpromezu batera iristeko asmoz.

Batez ere Bidasoaz handiko idazleen begiramenez (...).